XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3. Behetik gorako ikuspegia. (Kontrapikatua)

Era bateko eta besteko ikuspegiko ilustrazioak ikusi ondoren, hona hemen zenbait marrazki egiteko proposamenak: a) Deskribatu marraztuz, noski gelan arropak eskegitzeko daukazuen gako lerroa.

b) Deskribatu, baina goitik behera begiratuta ezker nahiz eskuineko belaun-berna-hankak.

Alde batekoak nahikoa dira.

c) Behetik gorako ikuspegia erakusteko, aukera ezazu ikastetxearen nahiz udaletxearen aurreko aldea; errazago bazaizu erabil ezazu zuk ondo ezagutzen duzun kanpandorrea edota gogoan gordetzen duzun jauregiren baten aurreko aldea.

Oraindainoko ohar eta ariketa sorta oinarrizkoa izan bada ere, komikigintzari, propio, orain ekingo diogu, hau da, marrazki eta testu bidezko animazio lanari.

Komikia, jakina denez, bineta edo piktograma sortek osatzen dute.

Bineta ireki inguramen marrarik gabeak nahiz bilduak izan daitezke, marra batez bilduak, alegia.

Hona hemen bineta irekian emandako komiki adibidea.

Begira: inoiz ere ez da plano orokorra galtzen.

Erreparatu mugimenduaren erabilerari: automobilak ez du ikararik ere egiten, edo oso ahula besterik ez; ikusleria eutsi ezinik dabil aldiz, polizia.

a) Aurkezpena: leku eta pertsonaien deskribaketa egiten da.

b) Tentsio gunea goreneraino eramaten da.

Zer ote datorren adi-adi gauzka egoerak.

c) Ustekabeko irteera.